KALITATEA
BIEKAPAn, kalitate-kudeaketako sistemaren xedea da, prozesuetan oinarrituriko ikuspegia ardatz, bezeroaren asebetetzea areagotzea eta balioa sortzea enpresaren beraren barne- eta kanpo-kolaboratzaileentzat.
BIEKAPAren bereizgarria bere produktuen kalitate handia da. Lantegi moderno eta efiziente batean, kalitate-estandar zorrotzenak betetzeko diseinaturiko antolaketaren eta protokoloen arabera ekoizten dira.
BIEKAPAk kalitate-politika zehatz eta argia du. Bezeroa du jomuga erabat; hots, haren beharren ezagutza eta balio erantsirik handiena emango dioten konponbideen bilaketa ditu oinarri. Hori guztia beti errespetaturik araudiak eta ingurumenaren iraunkortasuna.
BIEKAPAk baditu bere produktu-gama zabalaren eta parte hartzen duen merkatuen gaineko indarreko araudia betetzen duela egiaztatzen duten hainbat ziurtagiri.