Biekapa 2017an jaio zen, profil metalikoen hotzeko konformatu prozesuen bidez altzairuzko profilen fabrikazioaren sektorean eskarmentu zabala zuten bi enpresak bat egin ostean: batetik, KAPA PERFILES, SL, pladur-sistemetarako profiletan espezializatua; bestetik, BIEK PERFILADORES,SL, nekazaritza, industria, energiaren sektore eta eraikuntzarako profilen fabrikazioan espezializatua.
Enpresa biek 2000. urtean hasi zuten beren jarduera, eremu geografiko berean. Espainiaren eta Frantziaren arteko muga betean dagoenez, BIEKAPA enpresa egun esportatzailea da gehienbat, eta nazioarteko bokazio argia du.
BIEKAPAk ezin hobeto ezagutzen du profil metalikoen hotzeko konformatuaren sektorea, hala ekoizpenari nola merkatuari dagokienez; enpresaren “know how” 20 urteko eskarmentuaren eta bezeroen behar zein eskakizunei erantzutearen emaitza da; instalazioak eta ekoizpen-gaitasuna egiten dituen negozioen araberakoak dit; eta erakunde eskarmentudun, profesional eta erronkazalea da.