FAQ
Atal honetan, ohiko galderen erantzunak topatzen lagundu nahi dizugu. Ez baduzu topatzen behar duzuna, jo guregana, atsegin handiz lagunduko dizugu eta.
Zer da Profil metalikoa?
Hainbat forma dituen produktua, zeinetan zeharkako sekzioa berdina den luzera osoan. Zumitza oinarri fabrikatzen dira, jatorrizko materialaren lodiera modu esanguratsuan aldatu barik. Profilek zuloak izan ditzakete, eta irekiak edo itxiak izan daitezke.
Zer da Profilatzeko makina?
Profilak egiten dituen makina. Konformatu-prozesuan, zumitza tolestu egiten da, pixkanaka, makinaren arraboletatik pasatzean, nahi den forma lortu arte. Makina hauen ekoizpen-gaitasuna handia da, hortaz, kontsumo handiko profiletan baliatzen da.
Zer da Erreminteria?
Profila egitea ahalbidetzen duen makinaren atal finko ez den objektu oro: profila lortzeko beharrezko arrabolak, profila mozteko plakak eta hortzak, puntzonatzeko trokelak, eta makinaren beraren kanpoko beste edozein osagai profila eskuratzeko beharrezkoa.
Zer da Zumitza?
Lehengaia, bobina-formakoa, zabalera, lodiera eta material jakinekoak.
Profil-motak
Profilatzeko makina batekin, hainbat profil-mota egin daitezke. Batetik, estandarrak, zeinak beren forma, neurri, lodiera eta materialaren arabera zehatz daitezkeen.
Profil Angeluarra edo L Profila.
UProfila.
Omega Profila.
C Profila.
Z Profila
Bestetik, bereziak; neurrira egin behar dira, plano bati jarraiki.
Profilen tolerantzietarako UNE-EN 10162 arauak hotzeko konformazioko profiletako tolerantzia estandarrak arautzen ditu.
Material-motak
Materialei dagokienez, ohikoena burdina da, baina aluminioa, altzairu herdoilgaitza eta plastikoa bera ere ijezten dira. Aluminioak film babesle bat izaten du. Ohikoenak burdinazkoak dira, eta hainbat akabera izan ditzakete:
Beroko beltz edo ijeztua.
Horrelaxe ateratzen da ijeztetik. Oxido-geruza oso urratzailea du. Oso gogorra da, eta beltza, horregatik du izen hori.
Desugertua.
Beltza oinarri, bainu batekin oxido-geruza kentzen da. Erraz oxidatzen da, eta azkar landu beharra dago. Normalean, ondoren pintura aplikatzen zaio. Grisaxka da, eta gutxienez 1,5 mm-ko lodiera du.
Hotza.
Hotzean ijezten da. gehieneko lodiera 1,5 mm-koa da. Grisaxka da.
Galvanizatua.
Materiala hotza edo desugertua da, eta ondoren galvanizatu egiten da. Galvanizazioak korrosiotik babesten du. Izan daiteke izarduna edo matea. Izarra berunak sortzen duenez, gero eta gehiago erabiltzen da matea.
Aurrez lakatua.
Material honek kolore-geruza bat du zumitzaren alde batean edo bietan. Film babesle bat izaten du.